viernes, 16 de noviembre de 2007

Uneden ikasi edo unibertsitate batean?

2.Ataza

Ezberdintasun asko egon daitezke unibertsitate batean (EHUn adibidez) ikastetik Uneden ikastera.Horiek azaldu nahian, erreportaje bat egin dut bideo lan honetan eta bi hizlarien sentsazio eta esperientziak ere ageri dira.Honekin azaldu nahi izan dut dauden ezberdintasunak, batetik bestera, batez ere hezkuntzari dagokionez eta honekin lotuta ikasteko edota irakasteko modu ezberdinei erreparatuz ere.


Uneden ikasi edo unibertsitatean?

Uneden ikasi edo unibertsitatea?

jueves, 15 de noviembre de 2007

Uneden ikasi edo unibertistatean?

2.ataza.

Bigarren lan honetan Uneden ikastea edota unibertstate batean ikastea (EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa...) ezberdina izaten da.Horretarako erreportaje batekin batera bi pertsonen esperientziak ere azaltzen dira bertan.Beraz, hitz gutxitan esanda, batean edo bestean ikasteko aukeraketan kontuan haru beharreko datuak agertzen dira.

jueves, 18 de octubre de 2007

Bertan webgune batzuk ipini ditut, telebistarekin eta irratiarekin zerikusia dutenak eta neri interesgarriak iruditzen zaizkidanak.Hauek aukeratu ditut, gehien bat gehien erabiltzen ditudanak direlako eta gehien erabiliko nituzkenak, kasua kasu.

1.-www.eitb.com Euskal Herriko telebista eta irratiak diren heinean garrantzitsua iruditu zait jartzea.Bertan ere aukera anitz daude, telebistaren nondik norakoak jakiteko aukera ematen dizu, saioak, bideoak, argazkiak, etb1 eta etb2…ikusteko aukera eta bertan beste hainbat ere, lan poltsa kontsultatzeko, denda…Gainera irratien artean bat azpimarratuko nuke www.egaztea.com bertatik sartu zaitezkeena.Hau, gazteentzako da, izenak adieraz dezakeen bezala bertan batez ere musikari buruz informa zaitezke eta Egazteko programazioa ere.Beraz, musikariak, kontzertuak, bideoklipak… ikusi ditzakezu.Ikus daitezke ere egun bor-bor dauden taldeen edo musikarien erreportajeak, emanaldi bereziak…


2.- www.beleixe.com Sakanerriko irratia da, 107.3 FM, hain zuzen ere.Interesgarria iruditzen zait izan ere ni bertakoa izanik, asko entzun ohi izaten dudan irratia da eta bere web orrialdean irratia entzuteaz gainera, Beleixeren historia jakin dezakezu, argazkiak ikusi, audioak entzun, Sakanako eskualdearen berri izan eta bertako foroan parte hartu eta noski baita irratiaren programazioa ere.Beraz uste dut orrialde xumea den arren beharrezkoak dituen atalak aurkezten dituela.Gainera bertatik Guaixe astekarira sar zaitezke, hau ere eskualdekoa delako www.guaixe.net , bertan ere aukera asko daude.Berriak ikusteko eta irakurtzeko aukera, argazki galeria, agenda, elkarrizketa eta erreportajeak…beraz aukera ona da Guaixe ere internet bidez irakurtzeko.


3.- www.antena3tv.com Espainiar estatuko telebista da hau.Bertan aukerak oso anitzak dira.Programazioa jakin dezakezu, zein programa emititzen dituzten eta zerri buruzkoak diren, zuzenean ere ikus daitezke zenbait progrrama eta bestalde beste hainbat aukera ere: chat_ak, foroak…Beraz bertan eguneko berriak ikusteaz gainera edozein programa ere ikus dezakezu beraz entretenigarria da.Gainera aukera ematen dizu www.europafm.com entzuteko eta horrela musika ugari entzun dezakezu.

4.- www.euskaraz.net web gune honetan hainbat aukera eskaintzen ditu, baina guri interesatzen zaizkigunen artean irrati eta telebistarekin zerikusia dutenak direnez, aukera badago.Bertatik, Euskal Herriko txoko ezberdinetan dauden irrati eta telebistetara sar gaitezke.Web gune ugari aurkituko ditugu, denak Eusak Herriko webak.Beraz irrati eta telebista horien inguruko argibideak eta datuak jakin ditzakezu, aldi berean beratara sartuz.

5.- www.es.geocities.com/irratiak bertan Estatuko edozein irratiren inguruan jakin edota horiek entzun ditzakezu.Bertan aukera benetan anitza da, irrati musikalak, infomatiboak...ageri zaizkizulako eta behar duzunaren arabera joka dezakezu bertan.Beraz entzutea gainera aukera daukazu haien historia, berriak, argazkiak ikusteko eta horrela egunero edota batzuetan entzuten duzun irratri horri buruzko informazio gehiago eskura dezakezu.Bertan aukeretako bat, musika entzuteko, "Los 40 principales" dauzkazu, non bertatik entzun dezakezu edo haien webgunean sartu: www.los40.com _en zehazki.Bertan aukera duzu egungo musika entzuteko, bertakoaz gain Estatukoa eta baita internazionala ere.

6.- http://cybereuskadi.com/links/euskadi/televisiones bertan aukera dago Euskal Herri osoko telebistetara sartzeko eta baita ikusteko ere.Bertan informazioa eskaintzen dizu telebista hoiei buruzkoa eta gainera beratan sartuz gero, edozein telebisteta hain zuzen ere, aukera daukazu zuzenean ikusteko, beraz aukera hau ona da atzerrian dagoen jendearentzat, bertako telebista ikus dezakeelako eta baita internetetik telebista ikusteko ere.